Guri buruz

“Aitz-Zorrotz Ehiza eta Arrantza elkartea 1928. urtean sortua da eta 1933. urteko ekainean eman zuen izena Ehiza eta Arrantza Federazioetan. Elkartea sortu zeneko agiriak desagertuta daude”.

CAitz-Zorrotz elkartearen estatutu eta barne-araudi gehienetan errepikatzen den artikulu horrek azaltzen duen bezala, elkartearen sorrera agiriak galdurik daude.

Jakina da, ordea, Aitz-Zorrotzen aitzindari izan zen elkartea 1920ko hamarkadan sortu zela, eta horrela frogatzen dute aipaturiko azalpenek, jasotako testigantzek eta Beasaingo udal-artxiboan gorderik dauden agiriek.

Zalantzarik?